UDALAREN LEHEN ERANTZUNA
Laudioko HOPO berri baten aurrerapen dokumentua garatu duen lantaldeak (LKS kontsultoria hain zuzen ere) berorri aurkeztutako ekarpenak baloratzeko txosten bat egin du. Nahiz eta oraindik ere BIHARKO LAUDIO lantaldeak erantzun ofizialik jaso ez duen, bai lortu dugula bere edukinak ezagutzea, udaletxe bertako lankide batek helarazita. Gainera badakigu jadanik, aspalditik udal talde politikoen eskuetan dagoela.
Jarraian agertzen den testuetanan sakatuz, testu artxibategietan ikus ditzakezu gure ekarpenari emandako erantzunak. Tamalez ez dituzu euskaraz aurkituko, guri gazteleraz soilik helarazi dizkigutelako:
INFORME CONTESTACIÓN A BIHARKO LAUDIO
Jarraian dagoen beste honetan aurkeztutako ekarpen guztiei erantzuna:
INFORME SOBRE SUGERENCIAS AVANCE PGOU LAUDIO
Ondoren kontsultoriak egiten duen azterketa orokorra, ekarpen guztiak jaso eta gero:
INFORME GENERAL TRAS EL ESTUDIO DE LAS TOTALIDAD DE LAS SUGERENCIAS
Eta azken honetan, aurkeztutako ekarpen guztien zerrrenda duzu ikusgai:
LISTADO SUGERENCIAS AVANCE PGOU LAUDIO
Hurrengo pausu bezala, erantzun ofiziala jasotzen dugunean, web-blog honetan bertan, txostenaren balorazio bat eta egindako ekarpen guztien ingurukoa ere zabalduko dugu.
Momentuz, eta txosten hori landu arte, bakoitzak nahi dituen balorapenak egin ditzake komentario gisa.

Zabaldu
del.icio.us
