BIHARKO LAUDIO http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com BIHARKO LAUDIO ERAIKITZEKO HIRIGINTZA PROPOSAMENAK Fri, 03 Jul 2009 00:48:15 +0100 BIHARKO LAUDIO http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com http://nireblog.com UDALAREN LEHEN ERANTZUNA http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/22/udalaren-lehen-erantzuna http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/22/udalaren-lehen-erantzuna Laudioko HOPO berri baten aurrerapen dokumentua garatu duen lantaldeak (LKS kontsultoria hain zuzen ere) berorri aurkeztutako ekarpenak baloratzeko txosten bat egin du. Nahiz eta oraindik ere BIHARKO LAUDIO lantaldeak erantzun ofizialik jaso ez duen, bai lortu dugula bere edukinak ezagutzea, udaletxe bertako lankide batek helarazita. Gainera badakigu jadanik, aspalditik udal talde politikoen eskuetan dagoela.

Jarraian agertzen den testuetanan sakatuz, testu artxibategietan ikus ditzakezu gure ekarpenari emandako erantzunak. Tamalez ez dituzu euskaraz aurkituko, guri gazteleraz soilik helarazi dizkigutelako:

INFORME CONTESTACIÓN A BIHARKO LAUDIO

Jarraian dagoen beste honetan aurkeztutako ekarpen guztiei erantzuna:

INFORME SOBRE SUGERENCIAS AVANCE PGOU LAUDIO

Ondoren kontsultoriak egiten duen azterketa orokorra, ekarpen guztiak jaso eta gero:

INFORME GENERAL TRAS EL ESTUDIO DE LAS TOTALIDAD DE LAS SUGERENCIAS

Eta azken honetan, aurkeztutako ekarpen guztien zerrrenda duzu ikusgai:

LISTADO SUGERENCIAS AVANCE PGOU LAUDIO

Hurrengo pausu bezala, erantzun ofiziala jasotzen dugunean, web-blog honetan bertan, txostenaren balorazio bat eta egindako ekarpen guztien ingurukoa ere zabalduko dugu.

Momentuz, eta txosten hori landu arte, bakoitzak nahi dituen balorapenak egin ditzake komentario gisa.

Comments

]]>
Thu, 22 May 2008 14:05:32 +0100
AURKEZPENA http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/22/aurkezpena http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/22/aurkezpena pgou-laudioirudia-txiki1-copia.jpg

Web-blog honek, "Biharko Laudio" lantaldeak 2007ko irailaren 28an Laudioko Udaletxean Laudioko HOPOri aurkeztutako proposamen alternatiboaren inguruko eztabaida kolektiborako tresna nagusia izan nahi du.

Ez da ohiko blog bat, ez delako egunero osatzen den horietakoa. Egitura egonkorra duen web bat da, gure lantaldeak egindako proposamenaren atal ezberdinak ezagutzeko modukoa, eta garrantzitsua dena, arlo bakoitzari zure komentario eta iradokizunak egiteko aukera eskaintzen duena.

BIHARKO LAUDIO proposamena disziplina ezberdinetan aritzen diren laudioar ezberdinek osaturiko lantalde batek sortu du. Laudio herriari etorkizuneko ideia eta perspektiba berriak emateko gogoz egina.

Eztabaida zabaltzeko laudioar gizarte osoaren kontrastea landu nahi dugu, partehartzea bultzatuz, eta inongo mugarik jarri gabe. Gure herriaren bizi kalitatea hobetu eta bere nortasuna indartu nahi duen oro gonbidatuta zaudete.

Comments

]]>
Thu, 22 May 2008 14:04:38 +0100
SARRERA http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/22/sarrera http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/22/sarrera Pasa den mendeko bigarren erdialdean gure lurraldean ezarri zen industriaren kokapena larrutik ordaindu zuen Laudiok hirigintzari dagokionez. Euskal Herrian zabaldu zen garapenkeria basatiaren ereduak Laudio izan zuen adibiderik argienetakoa, gure herri osoan biztanleriaren hazkuntza portzentaiarik handiena pairatu zuelarik.

Transformazio izugarri bezain erradikal honek mugatzen du gaur egungo Laudioren garapen urbanistikoaren gunea, inposatutako ekintzen bidez hirigintza basatia nahiz plangintza edota kontrolik gabea eragin baitzituen, betiere industriaren garapenaren beharren eta horrek eskatzen zituen mozkinen sorreraren zerbitzura.

Laudioren bigarren transformazio urbanistiko handia agente natural batek ekarria da baina ez zegoen inolaz ere arestian margoztutako errealitatearekin isolatua; seguruen berau izan baitzen 1983ko uriolek gurean izan zuen inpaktuaren arduradun nagusia.

Francoren diktaduraren ostean udalak abian jarri dituen hirigintza-ekimen gehienak lehen aipatu industriaren agerpen salbaiak ordurarte herrixka bat baino ez zen Laudio horretan sortutako defizit nagusiak murriztu edo konpontzeari begirakoak izan dira.

Hala izan zen, lehen agintaldietan argiago eta antzean segitu du orain dela oso gutxi arte ere.

Baina industriaren kokapen horretatik gaur egunera Laudiok behartutako hirugarren transformazio bat ere ezagutu behar izan du: desindustrializazio eta industriaren birmoldaketa delakoa.

Egun batez gure herriarekiko arrotza zen baten batek industriarako paradisua eratzea erabaki zuen era berean, hiruzpalau hamarkada beranduago baten batek ebatsi zuen Laudioko enpresa nagusia ez zela jada errentagarria.

Horrek zenbait lur-eremuren askatzea eragin zuen, baita haientzako industria-erabilpen berriak ere; baina batez ere Laudioren nondik-norakoan izugarrizko inpaktu soziologikoa suposatu zuen.

Ehunka eta ehunka lagunen aurrejubilazio eta berkokapenek egoera sozial berria sortu zuten, oraindik egun eragin nabaria utzi diguna ekonomian, etxebizitzan edota aisialdian.

Proposamen hau erditu dugunok pertzeptzio hau dugu: industrializazioaren inpaktuari (bereziki eragindako kalte erraldoien halamoduzko konponketa behin-behinekoei esker) eta sarraski natural tamalgarriari aurre egin zion Laudio ez da gai izan itxuraz hain basatia ez zen hirugarren inpaktu honetatik errekuperatzeko; oraindik ere noraezean dabil, galdutako erreferentziak jota eta berria topatu barik.

Pertzeptzio honen aurrean apostu berria, buruko eskema berria mahaigaineratu gura dugu, Laudiok etorkizunari begiratzeko aukera emango diona iraganaren errespetuan oinarrituta.

15 urte baino gehiago pasa dira “industria-birmoldaketak” Laudion bere aztarnak utzi zituenetik. Harrezkero inor ez da gai izan Laudio berriaren parametroak zuzen eta artez marrazteko.

Laudio eskualdeburu eta gune sozial eta ekonomikoki dinamikoa egiten zuten ezaugarrien gainbehera geldoa iraultzeko orain arte erabilitako tresnak ez dira egokiak izan. Ezin hobeto ikusten da hori bere gainbehera demografikoan edo hainbeste gaztek protagonizatu duten etxebizitza lorgarriagoaren bilako “ihesaldian”.

HOPO-ren berrikusketaren aurrean, beraz, gure herria egituratu eta kohesionatuko duen benetako irtenbide estrategikoak proposatuko dituen aukera gisa ikusten dugu, aro berri bati ateak zabaltzeko.

Comments

]]>
Thu, 22 May 2008 14:03:41 +0100
ALDEZ AURRETIKO KONTUAK http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/22/aldez-aurretiko-kontuak http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/22/aldez-aurretiko-kontuak Udalak azaldutako diagnostikoa neurri handi batean gure egiten badugu ere, ez da hala gertatzen ondorio eta proposamenekin, horregatik aukera alternatiboa aurkeztea egokitzat jo dugu. Hala ere, aurrerago ikusiko dugun legez, gure eskaera nagusia hauxe da: ez dugu inon topatzen landu nahi den eremuaren ideia orokor batetik, kontzeptual batetik nahiago baduzue, abiatzen den proposamenik.

Ez ditugu konpatibletzat jotzen diagnosi hain zorrotza eta ausardiarik gabeko apostua. Gaurko Laudioko egoeraren bazterrik bazter eginiko kontakizun honetan zehatz-mehatz aipatzen denez datozen hamarkadetarako benetako perspektiba zein den ez badiogu hiri-berrosaketa erradikalari ekiten, are gehiago harritzen gaitu proposamenaren moderazioak.

Proposamena oraingo ereduaren jarraipen eta hobekuntzan zentratuko dela hitz egitea, azken lerroaldietan egiten den moduan, ironikoa ere ez dirudien zerbait da, aurretik eginiko diagnosi ezpairik gabea irakurri ostean; honen erantzukizunaren zati handi bat, duda barik, oraingo ereduan datza hain zuzen, ezgauza izan delako 60etan sortutako industrializazio basatia eta beranduago “birmoldaketa” deitu zuten desindustrializazioak eragindako anabasa gainditzeko.

Planteatutako irtenbidea ez zaigu ez handigura, ez integral ezta kohesionatua ere iruditzen. Multzo osoaren zatien arteko lotura eta interrelazio falta nabaria somatzen da.

Laudiorentzat indefinizio hamarkada batzuk proposatzen ditu eta horren ondorioz eskualdean erreferentzialitatea galduko luke. Proposamen horretan sozialki are ezinezko egiten du Gasteiz eta Bilboren aurrean lotura egiteko behar hori artikulatzeko aukera, jakinda gure geografiak horixe eskaintzen digula eta gainera PTP-ak berak Laudioren egitekoa definitzeko erabiltzen duen elementua dela ikusita.

Laburbilduz, aurkeztutako azken proposamenak aurkitutako arazoak konpontzeko beharrezkoa den gutxieneko ausardia ere ez duela baieztatzen dugu; mikroespazioen ordenazio hutsa baino ez da, horri aurreko urteetan landutako ideiak gehitu zaizkielarik. Ez da inolaz ere nahikoa etorkizuneko alternatiba estrategikoa eskaintzeko.

BEHIN-BETIKO ERABERRITZEAREN ALDEKO APUSTUA

Ezin dugu ontzat hartu defizit nagusiak pittin bat baino zuzentzean oinarria duen planteamendurik. Arduraz jokatzeak hiri desiragarri eta hobestua, partehartzaile eta berdintasunezkoa, segurua eta sartzeko erraza, orekatua eta sustengarria lortzea helburu duen planeamendua egiten behartzen gaitu.

Behin betikoz etorkizuneko Laudio diseinatu behar dugula eta hori iraganak utzi dizkigun (eta azken hamarkadek asko mugatu dituzten) aztarnekiko begirunerik handienean oinarritu behar dela irizten diogu.

Ekimen handigura, integral eta pisuzkoen aldeko apustua egiten dugu, industrializazio basatiaren inpaktua konpontzen saiatuko dena hain zuzen; ez aurreko garaietara itzultzeko helburu dagoeneko ezinezkoarekin baizik eta begiak belaunaldi berriengan eta haiei heredentzian utzi nahi diegun herrian jarrita.

Horrek gure herriarekiko konpromiso zibikoa aldarrikatzera garamatza.

Laudio mapan berkokatzeko planteamendu integral, ausart eta berria proposatzen da.

Planteamendu honen oinarria jendarte eta giza-sareak berpiztearen aldeko ekimenetan datza, ardatz nagusia hiri-sare berri misto, malgu eta funtzionalagoa, erabilpen-baterastasun handiagoduna, integrazio handiagoa duena sortzeko beharra da. Laudio berri honen lehentasunezko oinarria orain dela mende erdia kendu zizkieten industria-zonaldeak herritarrei bueltatzea izango da, gutxienez komunitate dinamikoen sorrerarako alderik oparoenak. Hurrenez hurren soziologoa eta arkitektoa diren Monika Jaeckel eta Maricke Van Geldermalsen-en oharpenekin bat egiten dugu: “Hiri-planifikazio monofuntzionalak jendarte garaikidearen belaunen arteko konpartimentazio eta banaketa dakartza. Auzo homogeneoek mugikortasuna sortzen dute, bizilagunak beste leku batzuetara joaten dira haien bizitza-funtzioak egitera. Mugikortasuna denbora eta energia kontsumitzen duen bizitza-eredua izateaz gain, hirialdeek, mugikortasunarekiko gero eta menpekoago, hain mugikorrak ez diren beste talde batzuk estrukturalki baztertzen dituzte.
Auzo sustengarriek interesen eta beharrei dagokienez anitzak diren populazioak dituzte, bizilagunek auzoaren zerbitzuan jar ditzaketen aktibo edo “kapital” motak ere anitzak dira. Baliabide ekonomikoetan baino zentratzen ez diren planteamenduek auzoetan egon daitezkeen kapital motei dagokienez inguru monokulturalak sortzeko arriskua dute.”

AURRIKUSITAKO BEHARRAK EZTABAIDAN JARRI

Arestian planteatutako erronka zehazteko orduan, ezinbestekoa zaigu Laudioren etorkizuneko beharrak adostea, erabilpen berrien zati handi bat behar horietatik eratorri behar izango baita. Gauzak horrela, udalaren proposamenak planteatutako beharren funtsezko kontuekiko gure desadostasuna aldarrikatu nahi dugu, ez baititugu inolaz ere nahiko arrazoitutzat jotzen.

ETXEBIZITZA

Etxebizitzaren gaian eta nahiz eta gure egiten ez dugun Laudioren etorkizuneko eboluzioaren projekzio erabat kontserbadorea egiten den, 7000 biztanlerentzako etxebizitzak (egun aurrikusitakoak eta berriak barne) eraikitzea proposatzen du, hau da ia Laudioko oraingo biztanleen erdia.

Abian zegoen eskaintzari dagokionean etxebizitzaren egoera –kontuan izanik hirigintzaren ikuspegitik ulertezinak diren arrazoiengatik aldi batean ez zela eraiki ezta martxan jarri ia etxebizitza bat bera ere- larria izan bada ere, badirudi gaur egun hori (eskaintza falta) ez dela arazorik larriena.

Orain dela 8 urte joera hori era nabarian irauli zen eta egun hainbeste etxebizitza daude egiten edota lizentziak tramitatuta.

Hala, oraindik ere etxebizitzaren arazo nagusia hainbeste sektore sozialek berau lortzeko duten ezintasun ekonomikoa da. Horrek gazteek independizatzeko duten zailtasunak areagotzen ditu eta baita biztanleriaren gainontzekoen zorpetze-maila izugarri altua sortu ere, ia beren bizitzen amaierararte bizimodua hein handi batean hipotekatzen direlarik.

Gure ikuspuntutik Laudiok ziklo demografiko negatiboa geldiarazi eta biztanle berriak erakartzeko gaia den gunea berriro bihurtzeko apustua egin behar du. Etorkizunean erakarpen-faktorea ez da izango seguruen industria erraldoia, milaka laguni lana eskaintzeko kapaza dena baizik eta bere ezaugarriak, bizitza-kalitatea, kultura, merkatal eta jendartearen dinamismoa.

Eta horrek garai batean ondoko herrietara jotzeko beste erremediorik izan ez zutenei bueltatzeko, gazteei aldegin behar ez izateko eta inguruko herrietako biztanleei abian den herri batean integratzeko aukera eman behar diela esan nahi du.

Baina horretarako nahikoa da egun dagoen etxebizitza-multzoa aktibatzea eta multzo berria baina ez zabalegia sortzea, hori bai, berritzailea izan behar duena.

Etxebizitza berria behar delakoan gaude baina ez 7000 bizilagun berrirentzat, baizik eta oraingo etxebizitzen eta inguruko espazioen kalitatea hobetzeko, leku desegoki, ez seguru edo ekipamendurik gabekoetan eraikitako etxe zaharrak ordezkatzeko, tipologia berriek eta bultzatzaile gisa udalak jokatuko lukeen benetako protagonismoak egingarri bihurtzen duen prezio zinez onargarrien politika ezartzeko. Funtsean, etxebizitza-parke berria oraingoa eraberritzeko eta gehien jota 2000 bizilagun berri hartzeko gaitasuna duena.

INDUSTRIA

Antzekoa gertatzen da lur-zoruaren beharrarekin.
Alde batetik ez dugu Laudiok eskatu eta behar dituen industria-moten definizioa topatzen eta horrek ziur markatzen duela ezinbestekoak diren metroen kopurua; aldiz, bi industria-eremu berri handi proposatzen dira.

Eskualde mailako industrialdeak sortzeko aukera ez da haintzakotzat hartzen eta industriaren zabalkuntza beste behin ere nekazaritza eta abelzaintzarako lurzoruen lepora jausten da.

Hala eta guztiz ere baina arrazoi desberdinengatik, kasu honetan bat egiten dugu industriarako zoruen beharrarekin. Ez ordea industria-eredu klasikoari atxikitutako enpresak bertakotzeko, daudenak berkokatu eta modernizatzeko baino; Laudiok behar duen bultzakada emateko udalez gaindiko instituzioen ezinbesteko laguntza estrategikoa ere behar da, industria teknologiko, berritzaile eta kultural berria lortu nahi bada. Industria arloan eraberritze ausartaren alde ere egiten dugu, etorkizuneko ekimenen ardatz gidaria izan behar duena.

Baina uste dugu hori guztia nekazaritza eta abelzaintzarako egokiak diren lurretan egin beharrean bestelakoetan egin behar dela eta hobeto komunikatutako edo udalerriari inpaktu txikiagoa eragingo dion lekuetan egiteko aukerak aztertu behar direla. Edozein modutan, nekazaritzarako kalitate handia duten eremuak beti-beti babestu behar izango ditugu.

EKIPAMENDUAK

Aldiz, zerbitzuetarako eremuak handiago bihurtzeko beharrarekin ados gaude baina uste dugu kontsekuentea izan behar duela baieztapen horrekin eta espazio horiek benetan bizitza dagoen lekuetan kokatu behar direla.

Ondorioz eta honaino heldu ostean, hona hemen geure

PLANTEAMENDU INTEGRALA:

3 ESPARRU HANDI

Horren arabera eta Kevin Lynch-en “Hiriaren irudia” berrirakurriz:
(...) bidezidorrak, hiri-konplexuan zeharreko mugimendurako lerro ohiko edo potentzialen sareak dira multzoa ordenatzeko balio dezaketen bitartekorik boteretsuenak. Lerro gakoek aldirietako kanalekin desberdinduko dituzten ezaugarri berezi bat edo beste izan behar dute, (...)
Ezaugarri hauek bidezidorrari jarraipena emateko moduan ezarri behar dira. Ezaugarri horietako bat edo gehiago bertan zehar behin eta berriro ezartzen bada, bidezidorrak elementu jarraikor eta bateratuaren irudia sortzen du. (...)

Horixe da geure proposamenak lortu nahi duena, 3 esparru handi hauek hemendik aurrera azalduko ditugun Laudioko bertebrazio berrirako lan-ildoak bilakatzea.

Erabilpenak argitzean eta Nerbioi ibaia bertebratzaile, elementu jarraikor eta bateratuaren zinezko indartzean datzate funtsean.

Comments

]]>
Thu, 22 May 2008 14:03:05 +0100
1 EREMUA/PARKE LINEALA: GUNE BERDE, IBAIA, KULTURA, TURISMO, ETXEBIZITZA, LOFTAK ETA ERABILERA MISTOAK http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/22/1-eremuaparke-lineala-gune-berde-ibaia-kultura-turismo-etxebizitza-loftak-eta-erabilera-mistoak http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/22/1-eremuaparke-lineala-gune-berde-ibaia-kultura-turismo-etxebizitza-loftak-eta-erabilera-mistoak Anuntzibaitik Gardearaino ahalik eta zabalena izango den eta udalerriaren benetako ardatz egituratzaile bilakatuko den parke lineal bat egin behar dela uste dugu, berau aldi berean biriki berde eta horren erasokorra ez den giza jardueraren ardatz izanik.

Azken baten, espazioaren erabilera mistoa, lan funtzioen integrazioa, merkataritza, bizitza, herritarrak eta sorkuntza sustatzea.

Horretarako, oraindik ere errekarekiko mugan dagoen industria astuna bere osotasunean lekualdatuz desagertzeko benetako apustua egin behar da, baita 60. hamarkadako garapen basatiarenak propio diren elementu distortsionatzaile bakartu batzuk ere.

Antzinakotasun aldetik, elementu zaharrenekiko errespetuzko esku hartzea proposatzen dugu; bidezaharreta baserria, garai bateko Serena tabernaren aurrez zegoen etxea, irin lantegia edo Villosako siloak barne hartzen dituen adreilu lantegiaren eraikina kasu. Bakoitzaren benetako balio arkitektonikoa baino, batik bat, hauen balio sinbolikoa da lehenesten duguna.

Ballestaseko eraikinik zaharrenak ere Aretako parkean integrazio oso erraza izango luke, jolaserako estalitako gune eta beste erabilera batzuei (liburutegi, kafetegi, udako ostalarien establezimendu puntual, azkaldegi...) toki egin diezaiekeen guneen eratzea ahalbideratuz

Ibaia eta trenbidearen artean dagoen eremu guztian erabilerak mistoak izan behar direla uste dugu, jada errealitatea den bizikera berri bati bide emateko etxebizitzez bete betez; etxebizitza esperimentalez, etxebizitza berri eta dauden industria tipologia eraikitzaile batzuen berreskurapen eta mantenuaren arteko konbinazioan oinarrituriko loftak. Hori guztia ostalari, merkatari, artisau tailer txiki,estudio,bulego eta abarren jarduerekin erabilera misto partekatua burutzeko erabaki irmoa hartuz, noski.

Eraldaketa honek gainera, nagusiki emakumeek garatzen dituzten ordaindu gabeko jarduera ekonomikoen sistema mistoak gehitzeko aukera onartu beharko luke, egun sistema ekonomiko global bidegabe baten markoaren baitan sakrifikatuak izan dira eta. Gaur egun arte “etxeko lan” izendapena jaso duen eta etorkizunean bizitza kalitatean hobekuntza garrantzitsua ekarriko duten komunitateari zuzenduriko ezinbesteko zerbitzuak gehitzeko aukerei ekingo diogu jarraian, jarraian jasotzen diren Monika Jaeckel eta Maricke Van Geldermalsen-en hausnarketekin bat eginez.

Ekoizpenera zuzenduriko industrializazio eta orientazioak dagozkien ordu kopurua baino gehiago lan egiten duten langile oso produktibo eta lan merkatutik baztertuak direnen arteko dualtasun bat sortu du, honek polarizazio eta tokiko bazterketa ekarri duelarik. Tokiko ekonomien dimentsioen berraktibatzeak alde hauek txikitzeko funtzio garrantzitsua burutu dezake. Tokiko ekonomien sistemek bere ekoizpen edo formazio-kualifikazio maila edozein delarik ere komunitatearen baliabide guztiak erabil eta baliozta ditzake. Honek lan ez-formala eta sektore ez-formalean egindako lana balioztatzeko aukerak sortzen ditu, emakumeen artean bereziki. Izan ere, emakumeek ordaindu gabeko izugarrizko lan ekarpena egiten dute eta aipatu aukerak sortzeak perspektiba interesgarriak irekitzea ondorioztatzen dute.

Parkea herrigunetik pasatzen den eremurik estuena ere jasotzen du proposamen honek, aipatu eremuan Lamuza Kultura Parkea eta erdigunearekin integrazio handiagoa iradokiz. Horrela, parke linealaren filosofia kontzeptu hiritar gehiago eta begetal gutxiagoz gauzatu nahi da baina edozein kasu, ibaiertz, espazioen gozamen eta hauen gizarte eta bizi ardatz gisako garapenaren arteko loturak berdintsu erraztuz.

- PARKE LINEALAREN GUNE ERREFERENTZIALAK

Parkearen bi aldeetara pixka bat alboraturiko aisialdi, kultura eta turismo erakargarriari zuzenduriko bi gune garrantzitsu eratzea proposatzen da.

Bitorikako eremuan kultura nukleo garrantzitsua sortzeko irin lantegia eta Villosako siloen eraikina (egungo Guardian) berreskuratzea proposatzen da. Plan Orokorrak Beiraren Museo bat proposatzen du. Guk Industrializazioaren Museo bat egokiago litzatekeela uste dugu, haranean garaturiko industria jarduera nagusiek leku izango luketenak; burdinoletatik abiatu eta irin, altzairu, beira eta abarretatik jarraituz. Horrela hamarkada luzez egundoko aberastasuna (nagusiki enpresa horien jabeen esku geratu zena) sortu zuten milaka langileei dagokien merezitako aitortza egiteko baliagarria denari deritzogu.

San Rokeko helduen gaur eguneko egoitzaren aurrez egun erabilerarik ematen ez zaion eta duela urte askotatik gaur arte alokairuan dagoen lantegiaren erabilera birdefinitzea proposatzen da,EUSKAL KULTURA GARAIKIDEEN ZENTROA bilakatuz. Bokazioz eskualdez gaindikoa den zentro honek, kultura motore eta industriarekiko alternatiboa den garapen ekonomikoko elementu bilakatzeko funtzioa du. Erdigunetik Gardeara joko luke, eremu honi guztiari balioa handitzeaz gain Nerbioi ibai aldearen hiri-erabileraren aldeko apustua guztiz indartu eta hortik aurrera ibai aldea erabat hartzen duen industria pisua orekatuz. Zentro hau mugimendu kultural berrien ikuspegi zabal batetatik burutzea proposatzen dugu, komunikazioa, zinea, musika edo gastronomia (Museo Gastronomikoko eduki nagusiak hona ekartzeak egun oso gutxi erabilia den Zubikoko Finkaren eremua libre uztea ekarriko luke bestalde) bezalako diziplinak barnebilduz.

- ESKUALDE-ERREGIO ESKEMAKO PARKE
LINEALARI ELEMENTU HARTZAILE ETA SARTZAILEAK

Anuntzibaiko eremuan erregioarekiko elkargune puntu bat sortzeko proposamena interesgarritzat jotzen da eta Gorbeialdearekin batera toki honetan Ingurumen interpretazio Zentro aktibo bat biltzeko lana egin dadila proposatzen da. Zentro honek bokazio didaktiko eta hezitzailea izango luke, bi gai nagusi jorratuz:
A/ Ibaien kutsatze eta garbitze prozesua eta uraren zikloa batetik.
B/ Gorbeia Parke Naturala bestetik.

Amurrioranzko aldean, gazte aterpetxe izateko Gardeako gizarte etxearen berdefinizioa indartzea proposatzen da baita Telleria eremuan eratu beharreko espazio berriarena ere Aiara, Amurrio eta Urduñaranzko zentro hartzaile eta igorle gisa bilaka dadin.

Leziagako eremuan etxebizitza berriak eraikitzeko proposamena baztertzea proposatzen da, hori bai, Bilbotik/Bilbora datozen/doazen edo Done Lutziako Parke Natural berrira doazen oinezkoentzako harrera edo abiatze gunea eratuz.

- PARKE LINEALEAN ZEHARREKO
BESTE ESKU HARTZEAK

Laudio berriaren oinarrizko artikulazio elementu hauetaz gain, ibaian zehar moldaketa garrantzitsu ezberdinak burutzea proposatzen dugu.

BITORIKAKO EKIPAMENDU EREMUAREN MOLDAKETA

Dentsitate ertaineko etxebizitzak birkokatzea egokiago denari deritzogu, horrela errepidean zehar dauden gainerakoei jarraipena emanaz eta ekipamendu eremua garai bateko irinen lantegia errespetatuz ibaiaren kotan utziz.

BIDEZAHARRAKEN ATZEKO BIDEAREN MOLDAKETA

Ibilgailuen trafikoa trenbidearen pareko eremura desbideratzeko aukerarekin guztiz bat eginaz, industria erabilerak lekualdatzeko gure proposamenak bidea Villosako zubiarekiko elkargune naturaleraino luzatzea ahalbideratuko lukeela uste dugu, bihurgunean bete-betean kokaturiko biribilgune oso arriskutsu bat ekidin eta dimentsio handiko gizarte eremu lasaia ahalbideratuz.

BIDEGORRIAREN MOLDAKETA

Bidegorri kontzeptuaren erreforma burutzea ezinbestekoa da, arrakastatsuak izan diren esperientzietatik ikasiz eta berau, gaur egun den oinezkoen pasagunearen luzapen soil bat izan dadin ekidinez.
Planaren aurrerapenean horretarako zantzu batzuk agertzen dira (trafiko errodatu eta oinezkoekiko bereiztea, berariazko semaforo eta sarguneak etab.). Ez gara atal honetan gehiago luzatuko, horretarako azterketa sakonago bat egin behar baita.

JOSE MATIA ETA BIDEZAHARRAKEKO PABILIOEN ERABILEREN ERREFORMA

Egun dauden industria eraikin guztien erabilera erreformatzea proposatzen da, baita hauek industria eremuetara lekualdatzea ere. Hauen fatxaden erreforma erradikala eta hauen banaketa eta espazioen berdiseinu integral baten ostean, goiko pisuetan etxebizitzak eraikitzeaz gain, gimnasio, pizzeria, txiki park, txoko, tailer txiki, formatu txikiko altzari denda edo beste elementu batzuk tokia izan lezakete ibaialdeari bizia emateaz batera.

JOSE MATIAN HEGADA-PASABIDEA ETA IBAIALDEAREN EZKERRALDEKO PARTZELEN BERRANTOLAKETA

Parke linealak Jose Matiasen antolaketa zuzen bat behar du, baita ibaiaren beste aldeko erreplika ere. Horretarako –trenbideek okupaturiko eremua libre geratu eta horrela Jose Matias kalea trafikorik gabe utzi bitartean- hegada-pasabide bat eraikitzea komenigarria litzateke ibilgailuen trafikoak edo ibaiaren beste aldean paseo berri bat egiteak sor ditzaketen arrisku eta enbarazu gabe. Asfaltatutako guneak gune berde bilakatuko lirateke horrela eta jada dauden gune berde pribatuak bertara integratu.
Aipatutakoez gain, ibai-aldearen ezkerraldeko partzelen berrantolaketa ezinbestekoa da, espazioak hiritartuz eta parke linealean integraturiko gune berdeak sortuz. Era berean, parke linealetik eremu horren ikuspegi berri bat ahalbideratzeko moduan antolatu beharko lirateke mehelinak.

GOMETEGI, ARETXAGA ETA TELLERIA GUNEEN ANTOLAKETA BERRIA

Bidezaharretan proposaturikoarekin bat eginez, gune honetan trafikoaren antolaketa atzeko bideen bidez egitea komeniko litzateke, alde baten Industrialdeko atzeko bidearekin bat egingo duen trenbidearekiko paralelo eta bestean hegalaren parean, ibai aldeko fatxada ibilgailuen trafikotik neurri handi baten babestuz.

Honela, ibai aldeko lorategi guneen handitzea eta hauen erabilera zein herritarren gozamena ahalbideratzen da, Aretatik Gardearainoko ardatz linela osatzeaz batera. Bizkarra eman ordez, ibaiaren ardatzarekiko integrazio handiagoa lor dezan, Telleriarako proposaturiko berrantolaketa pixka bat berraztertzea beharrezkoa dela soilik esan liteke.

Telleriako eremuko bizitegi karakterizazio berriak, dauden eraikin berezi eta zelai bikainen azterketa sakona ekarri behar duela uste dugu. Horrela, dauden eraikinak ezabatu ordez, beraien erabilera eraldatu eta espazioak berrantolatuz, etxebizitza konbentzional eta esperimentalaren erabilera mistoa ahalbideratzea lortu nahi da.

Comments

]]>
Thu, 22 May 2008 14:00:12 +0100
2 EREMUA/ERDIGUNEA BIZITOKIAREN ERABILERA KLASIKOA, HIRIGUNEA ETA MERKATAL ZEIN KULTURA ZENTROA http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/05/2-eremuaerdigunea-bizitokiaren-erabilera-klasikoa-hirigunea-eta-merkatal-zein-kultura-zentroa http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/05/2-eremuaerdigunea-bizitokiaren-erabilera-klasikoa-hirigunea-eta-merkatal-zein-kultura-zentroa Karmen eta Nerbioi kaleen arteko gune paraleloa mendiraino mantentzea proposatzen da, gutxi gorabehera Planaren Aurrerapenak proposaturiko termino orokor berdintsuetan. Hori bai, zabalgune eremuan batik bat moldaketa puntual garrantzitsu batzuk proposatzen dira.

ERDIGUNEKO EREMUKO MUGARRI ERREFERENTZIALAK

Parke Linealetik bere muturretara proposaturiko elementu traktore gisako mugarriek herriko erdigunea izango dute ezinbesteko osagarri, horrela Laudioko egitura berri biziak “T” itxura izango duelarik.

LAMUZAKO KULTURA PARKEA

Lamuzako parkean eta Laudioko erdigunean nolabaiteko entitatedun kultura zerbitzu guztiak zentralizatzea proposatzen da, hegalean erabilera berriak ahalbideratuko dituzten pabilioi berriak gehituz, erabilera anitzeko Areto-Antzokia erantsiz, kultura etxea eta Kasinoa bere osotasunean birgaituz, parkea onera ekarri eta orohar gure udalerriko altxorrik garrantzitsuenetariko bati dagokion balioa emanaz, hirigintza ikuspegitik erabat utzia dago eta. Larrañoko Parke Natural berrirako sargune zuzen eta erosoak burutuko lirateke, egun definituriko baso parkeaz haratagoko herriko erdiguneko parkeen sistemara berau gehituz. Parke handi honek gainera herriko erdiguneko oinezkoen gunea barnebilduko luke, giza eskalan eremu ludiko kultural handi bat eratu eta Nerbioiko parke linealaren ardatz nagusiarekin elkarlotuz.

Pasagune eta pergola estalien bidez lotu eta homogenizatzeak erabilera handieneko eremuetan busti gabe sartzea ahalbideratuko du. Espazio handi hau etxadi handi-kultura parke gisa eratuko litzateke, seinaleztapen egoki eta informazio grafiko iraunkor batez hornituta Laudioko motore sozial nagusi bilakatuz.

Proposamen honek erabilera anitzeko aretoa antzinako Maderasen kokatzeko asmoarekin aurrez-aurre jotzen du, hortaz asmo horren berehalako gelditzea eta gaur egun ez dauden eta erabat beharrezkoak diren Latiorro auzoko ekipamendu zerbitzuetara birmoldatzea eskatuko luke proposamenak.

ALDAIKORREKA PLAZAKO AUKERA ESPAZIOAREN BERRANTOLAKETA

Herriaren erdi-erdian oinarrizko eremu honen antolaketa behar bezala aurre egin ez zaion arazoa da eta eremu indefinitu eta arazotsua izaten jarraitzen du. Gure ustez justu kontrakoa behako luke izan, izan ere, bere kokapen pribilegiatuak potentzialitate ugari eskaintzen dituen eremu bilakatzen du, Laudiorentzako aukera eremu nagusietako bat. Hortaz, oso erabakiorra izango den entitate sinboliko eta funtzionalaz hornitzea proposatzen da.

Zalantzarik gabe, arlo honen konplexutasun osoari aurreiritzirik gabe aurre egingo lioketen taldeei bide eman eta emaitza bikain bat erdiestea errazteko, ideien lehiaketa bat deitzea erabakiorra izango litzateke kasu honetan.

Aukera gisa inguru honetan etxebizitza berriak edo ekipamendu eremuak eraikitzea proposatzen dugu, izan ere aisialdirako tokiko beharrei erantzuteko adinako eremua sortu baitaiteke. Espazioaren iragazkortasun handiago bat eta beste espazio batzuekiko elkarrekiko lotura areagotu zein behin betiko bere adierazpen arkitektonikoaren biribiltasuna ahalbideratzeko ere kirurgia batzuk egitea beharrezkoa izan liteke.

MERKATU BERRIA

Bi eraikinetako bat Abastoseko merkatu berri bat izan liteke, dimentsio handikoak, bere postuak itxita geratzerakoan erabilera anitzerako aukerak zabalduz, edo postuak irekita daudenean erabilera partekatua ahalbideratuz (San Blas Azoka, Baserritarren Eguna… ospatzerakoan eguraldi txarra eginez gero esaterako). Erdigunean kokaturiko tokia, aparkaleku eroso eta hurbilak dituena, Abastos plaza berri zein zaharreko postu guztiei leku egin eta Laudioko merkataritzaren eskaintza kanpo guneetan tipologia berriekin indartzeko gai dena.

IRAGAZKORTASUNA ETA GARBIKETA FORMALA

Lehen begiratuan, etxadi berriak erdiguneko eremuarekiko (Herriko plaza, Pio XXII) iragazkortasun handiago bat lortzera bideraturiko neurriak artikulatzeak beharrezkoa dirudi, lehiaketaren bidez hain delikatua den gai honi zuzenduriko beste irtenbide egoki batzuk jaso daitezkeen.

Gainera, ibai ibilguen gaineko legediaren hasierako plangintzarekiko egokitzapena dela eta, udalaren atzealdeari lotuta dagoen hondar erpin itsatsiari irtenbide hobea bilatzeak arrazoizkoa dirudi.Bere ezabatze edo beste kontzeptu bolumetriko batengatiko ordezkatzea ezinbestekoa da, itxura guztien arabera, aipatu eremua gutxieneko kohesioa duen morfologia batez hornitu ahal izateko.

Era berean, Lamuza plaza eta Herriko plaza-Aldaikorreka plaza bitartean oinezkoen pasagunea burutu behar da, Lamuza plazaren bestaldean dagoenaren antzerakoa, hots, zabalera handi eta ibilgailuentzako seinaleztapen nabariz oinezkoentzako lehentasunezko pasagune bilakatuz.

Azkenik, Aiara Kantzelariaren azpiegiturak Lamuza Plazan integratzeari bide egiten dioten proposamenen bat lantzeari garrantzizkoa deritzogu, horrela, ate handi edo hutsuneen bidez eskola ordutegi eta egutegitik kanpo honen erabileran iragazkortasun handiagoa ahalbideratuz.

Anna Bofill Leviren hausnarketetara itzuliz,tarteko espazioen balioan sinisten dugula esaten dugu; ibilgailuek menderaturiko plaza edo kalea ez diren eta etxebizitzaren beste aldean dauden espazioen gisa sortzen diren espazioak alegia.

Auzo unitate baten baitako tokiak dira, etxebizitza izan gabe ibiltzeko espazio edo ibilian dabiltzan pertsonen topagune, estali edo estalki gabekoak, baina beti ere aire librean zabalik daudenak eta komunitarioak.

ERDIGUNEKO BESTE MOLDAKETA BATZUK:

ZAHARREN EGOITZA INGURUKO ETXE-UHARTE ASISTENTZIAL BERRIA

San Rokeko Zaharren Egoitzaren inguruan hirugarren adinari zuzenduriko zerbitzu ezberdinei leku egin ahal izango dien eremua,dagoen etxe-uhartea berrantolatu eta gune hori birsortuko duen laguntza espazio bat artikulatzea proposatzen da.

Horrela,ikuspegi misto batetik beti ere, babespeko apartamentuak gazteentzakoekin integra litezke, edo etorkinentzakoekin. Honek, egungo egoitzaren azpiegiturak oinarritzat hartu eta laguntza zerbitzu berriez horniturik, sektore ezberdinek bakoitzaren gaitasunen elkarrekiko onura eskuratzea ahalbideratuko du.

GURUTZE GORRIAREN EREMUAN ETXEBIZITZA BERRIAK ETA ODEIBARREN ERAIKITZEKO PROPOSAMENAREN DEUSEZTEA

Odeibarreko bidegurutzean proposaturiko eraikuntza, eskalaz kanpokoa eta herriko zati honetan garbi geratuko litzatekeen gune bakarrarekiko erasokorra izateagatik, ezabatzea proposatzen da. Gainera, kaleen bidegurutze eta Larrañoko biderako sarrerari behin betiko irtenbide egokia ematea zailtzen du. Sendotasun gutxieneko bi eraikinak eraistea eta atsedenerako parke txiki bat eratzea proposatzen da.Edozein kasu, ARGITSU dagoen eraikinaren mehelina errematatuko lukeen solairu askorik gabeko etxebizitza bat eraikitzeko aukera egongo litzateke.

Aitzitik, hemen aurreikusitako etxebizitzak Gurutze Gorriaren eta inguruko ortuen eremura lekualdatzea proposatzen da. Horretarako, aldez aurretik Gurutze Gorriaren eraikina babespeko etxe-uharte edo egungo lekutik gertu dagoen zerbitzugune batean txertatuko litzateke, orain bezain irisgarri izanik eta suhiltzaileengandik gertu kokatuz.

LANDALUZEN ERAIKUNTZA GEHIAGO EGITEKO AUKERAK

Badirudi Landaluzek libre dauden zelaietan etxebizitzaren bat gehiago erakitzeko aukerak eskain ditzakeela, errekaren bilakaerari leku egiteko nahikoa espazio utziz,noski. Era berean desegintzako gune liberatuari etekina atera beharko litzaioke, etxebizitzetarako, dotazio gune baterako edo ingurune aberats eta berdearekiko errespetuz jokatuko duten ostalari zerbitzuentzako.

Comments

]]>
Mon, 05 May 2008 18:56:26 +0100
3 EREMUA/ INDUSTRIA EREMU HANDIA http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/05/3-eremua-industria-eremu-handia http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/05/3-eremua-industria-eremu-handia Aldez aurretik okupaturiko zorua modernizatu eta liberatuz errekaren alboetan kokaturiko industria astun osoa lekualdatzearen aldeko apustua egiten da,industria herrigune eta parke linealetik aldenduz.

Aukera hau ez da inondik inora Plan Orokorraren zatikako berrikuspenen bidez etorkizunean hitzartu litezkeen hiri birmoldaketa prozesuen menpe utzi nahi. Plan Orokor batek etorkizuneko ildo estrategiko nagusiak definitzeko eta zatikako berrikuspenek Plan Orokorrean aurrikus ezin edo kalkulatu gabeko eta ondoren konpondu edo hobetu beharreko egoerei erantzuteko izan behar duela uste dugu.

Horretarako, industrialde berriren proposamena ezinbestekoa da.

Ahalik eta kalte gutxien eragiteko, tokiko enpresak trenbide eta autobidea dagoen tartean kontzentratzea proposatzen da. Arza poligonoaren kasuan dagoenean uztea proposatzen da.

Gune honek saihesbideranzko sargune pribilegiatuak izango lituzke eta komunikazio ardatz honetan erabat oinarrituriko espazio handi bat egituratuko luke. Egun dauden sargune guztiak konpontzea ezinbestekoa litzateke baita Planaren aurrerapenean jasotako bide berrien eraikuntza ere.

Formula mistoen bidez eta zerbitzu sektorearekin lotura handiagoa izan arren industria astunetik liberatutako guneek lanpostu kopuru garrantzitsua sortuko dutela aintzat hartzen da. Tokiko ekonomien dimentsioaren berraktibazioa planteatzen da.

Hala ere, ez dugu Anuntzibaiko autopistako ordainsariaren aurrez industrialde handi bat sortzeko aukera ez dugu baztertzen (proposamenean antzematen den San Bartolome auzoranzko gerturatze arriskutsua ekiditeko moldaketaren bat eginaz). Eskualdeko industrialde bat artikulatzea ere ez dugu baztertzen, zeina Orozkorekin parteka litekeen.Honek EDARra industrigunean koka lezake eta ez gune naturalean. Horrela, gorpuztutako hirigunean industria lurzoru handia liberatu eta ondorioz, industrializazio garaian gure herriari ukaturiko zentzuzko eta planifikatutako garapena burutzeko aukera handiak eskainiko lirateke.

Edozein kasu ezinbestekoa deritzogu lurzoru horietan lizentziak emateko neurri eta irizpideak ezartzeari ezinbesteko deritzogu.

Horrela, beharrezkoa deritzogu azalera komertzial handien ezartzea edota langile dentsitate txikiko enpresen ezarpenak berariz debekatzeari. Azalera komertzial handiek tokiko merkataritza eta gizarte ehunari eraso handia dakarkie.Lurzoruaren baliabideari dagokionez hain mugatua den Laudio bezalako herri baten kasuan, koefiziente txikiko enpresek ere, ez dute ezaugarri hauek dituen industrialde baten helburu nagusia asetzen.

Industrigune hauen diseinuak gainera dentsitate handikoa beharko du izan, industria ahalik eta gehien optimizatu eta biltzeaz bat landar lur zein nekazal lurrak ahalik eta gutxien okupatuz. Hori bai, muga begetalak sortzea proposatzen da industriak ikuspegi estetiko, paisajistiko zein ekologikotik sorturiko eragina arindu asmoz.

Comments

]]>
Mon, 05 May 2008 18:54:02 +0100
BESTE EKINBIDE PUNTUALAK http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/05/beste-ekinbide-puntualak http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/05/beste-ekinbide-puntualak Eskema orokor hau eta honek eskaturiko moldaketez gain, udalerriko beste gune batzuetan esku hartzea ere ezinbestekoa da.

ENVASESen LEKUALDAKETA

Ugarteko auzoa herri erdigunetik kamioi kopuru andana pasatzera behartzen dituen industria batetik liberatzea beharrezkoa da. Honek etxebizitzentzako gune berri bat ahalbideratuko luke, baita errekatik gertuen dauden guneak liberatzean Lamuza eta Larrañoko parkeen berrindartze bat ere.

ALTZARRATEKO PARKE ETA EKIPAMENDU ESPAZIOEN TRUKATZEA

Latiorro auzoa izugarri hazten ari da eta egoera honek ekipamendu eta aisialdi hornidura gehiago eskatzen du. Gaur egun Villosaren jabetzapeko Altzarrate parkea Plan Berriaren aurrerapenean ekipamendu espazio handi bati itsatsita ageri da. Bada, herriko kirol instalakuntzak handitzeko toki egokia izan liteke auzoko aspektu askotako eskaerak asetzeaz batera. Tratamendu sentikor eta egoki baten bidez auzoari garai baten izandako bizi eta gozamen osagaia itzul diezaiokeen espazio historiko bat (Villosako futbol zelai zaharra) da gainera.

LAUDIOKO OINEZKO, BTT ETA KROSS ZIRKUITUAK

Egun dauden oinezkoen ibilbideak kalitatez errematatu eta osatzea garrantzitsua da, ibilaldiak sustatuko dituzten ibilbide alternatibo, anitz eta entretenigarriak eskainiz. Gardeako ibilbidea autobideko bidexkarekin lotura eta hobetzea horietako bat da.

Bestetik, krosserako ibilbide egoki bat izatearen beharrak, urtean behingo erabileraz haratago, Larrañoko Parkeko bukaeran zaletuen erabilerarako zirkuitu iraunkor bat izatea izan lezake konponbide, zeina akaso BTTarekiko bateragarria izan litekeen. Duela urte mordo aurrikusitako pistaren moldaketa ezinbestekoa da, noski.

Comments

]]>
Mon, 05 May 2008 18:51:58 +0100
ERIZPIDE OROKORRAK http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/05/erizpide-orokorrak http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/05/erizpide-orokorrak Planteamendu Integrala sailean biltzen diren proposamen partikularrei ekin aurretik, HOPOtik etorriko liratekeen eskuhartze desberdinak gidatuko lituzketen ildo gakoan diren heinean guretzat funtsezkoak diren irizpide orokorreko jarraibide batzuen beharra azpimarratu gura dugu.

1- INDUSTRIA-BARRENDEGIEN LEKUALDATZEA

Diagnosian aipatzen den eta egun dauden industria-eremu handiek sortutako hirigunearen erabateko segregazio espaziala guztiz jorratu barik geratzen da behin-betiko proposamenean, gure ustean txarto deitzen den estrategiko delakoan.

Gure proposamena finkatzen dugun behin-betiko eraberritzearen premisatik lehentasunezkoa da ibaiaren ertzetik hurbil dauden industria-eremuen lekualdatzea planteatzea, haien ordez sistema mixtoak eratuz non etxebizitza konbentzionala, esperimentala nahiz loft-ak, zerbitzu-esparruak, dendak eta ostalaritza-guneak, artisau, I+G, teknologia berri edo zerbitzuetarako guneak leudekeen, parke linealarekin eta kalitatezko etxe-eremuekin konpatible direnak.

2- ETXEBIZITZA-EREDU BERRIAK

Egun etxebizitza lortzeko dagoen arazoari erantzuteko eskaintzen diren etxebizitza-ereduak nahikoak ez direlakoan gaude. Uste dugu okerra dela pentsatzea soilik promozioaren handitze kuantitatiboa (publikoa eta babestua izanik ere), oraingo higiezinen eredua mantenduz gero, gai izango dela gazteek etxebizitza lortzeko, familien zorpetze gero eta handiagoa edo etorkizun hurbilean sortuko diren beste arazoak (hiritar etorri berrien kopuruaren hazkuntza eta beharrezkoa den haien integrazioa bezalakoak) konpontzeko.

Azken urteotako eta etorkizunerako aurrikusten den dinamika soziodemografikoak elkarbizitza-egoeren aniztasunaren zabalkuntza erausten digu, berauek gero eta ezegonkorragoak direlarik gainera. Egoera honen aurrean merkatuaren egungo zurruntasunak, non eskaintza ez den batere dibertsifikatua eta alokairurako apenas dagoen, oztopo larria suposatzen du. Horri gehitu behar diogu etxebizitza publikorako politika eskasek alokairuan dauden etxebizitzetara bideratu dituztela batez ere sektorerik behartsuenak, horrela etxebizitza modalitate honen eta kohesio sozialaren gaineko defizitaren arteko lotura sortu delarik. Aldi baterako bokazioa duten etxebizitza kopuru egoki batek bazterketa-arriskua eta kohesio-falta gutxitu ditzake. Gure uste apalean funtsezkoa da babes ofiziala, bereziki alokairuzkoa, bultzatuko duen marko arauemailearen aldeko apustua egitea.

Jendarteen eta hiri-espazioen antolakuntzan aniztasuna eta heterogeneitatea elementu positiboak direla irizpidetik abiatuta, ezinbestekoa da hausnartzea etxebizitzaren eskaintzaren dibertsifikazioak eredu soziodemografiko orekatu eta sustengarriak errazteko beharraz, bertan adinaren araberako osaketa, familia-motak, errenta-mailak, ezaugarri kulturalak etab. kontuan hartuz eta nor bere ezaugarrietan ixten diren taldeen sorrera ahalik eta gehien ekidinez.

Laudion gakoa izango da industrien lekualdatzeak eskainiko duen aukera profitatzea etxebizitza-tipologia berriak arakatzeko: malguagoak eta lanarekin uztargarriak (artisau-lantegi txikiak, estudioak, bulego profesionalak...) direnak, espazioaren okupazio eta banaketarako aukera berriak, material berriak, ekipamendu banatuak etab. Elkarbizitza-esparruen eboluzioaren aurrikuspenen aurrean (kide bakar edo biko etxeen nagusitasuna eta egoeren aldakortasun handiagoa) ezinbestean eskaintza dibertsifikatu behar da alokairuko etxebizitzarena handituz eta tipoen anistasuna bultzatuz, bereziki neurri txikiko etxebizitzetan erreparatuta, orain arte ia esistitzen ez direnak eta konnotazio negatiboak izan dituztenak.

Sail honetan gure herrian hazi berri diren –baina prezioetan eragin eskasa izan duten- merkatal-lokaletako etxebizitzak sartzen ditugu. Uste dugu lokal horiek ere babes sozialeko etxebizitzetara mugatu behar direla eta ganoraz fiskalizatu eta arautu behar direla dagokion (eta gaur egun ez dagoen) araudiarekin eta muga nahikoa ezarriz, erabilpen espekulatiboak saiheste aldera.

Etxebizitza-tipologia berrien aldeko apustu honek aukera paregabea eskaintzen du irtenbide irudimentsuak bilatzeko, lehiaketen bidez; berauetan inportantea da arkitekto gazteen parte hartzea, gure garaiekin bat egiten duten formula eta bizimodu berriak bultzatzeko aktibo funtsezkoa diren heinean.

Etxebizitzaren kontzepzioak zabala izan behar duela uste dugu. Anna Bofill Levi arkitekto urbanistak dioenez, jerarkiarik gabeko elkarbizitzarako funtsezko oinarrizko irizpide horretatik abiatuta, familientzat eta talde, bikote nahiz norbanakoa bizi izateko beste modalitateentzat etxebizitza-mota berriak sortzen dira.

Etxebizitza bere bizilagunen bizitzaren aro desberdinetara egokitu behar da.

Gure bizilekuetan gero eta ohikoagoa den ordaindutako lanera (artisautza, eskulana, telelana...) ere egokitu behar da.
Okupatzen duten taldekako (familiarrak ala ez) bizitza-eredu desberdinetara; elkarbizitza, kultura nahiz ohitura, ahalmen ekonomikoa, taldearen kide-kopuruan... dauden harreman-desberdintasunak ere bai, bereziki alokairuzkoa bada non erabiltzaile mota aldatu daitekeen.

Gutxituak diren lagunei eta sustengarritasunari egokitu behar.

Desabantaila sozialak dituzten lagunei etxebizitzarako errazatsunak ezartzea, prezio onargarriak dituen diruz lagundutako alokairurako etxebizitza-multzoa izatea, eskaintza dibertsifikatua, zabala, malgua, egonkor eta sustengarria.

Horrek guztiak aruadi eta ordenantzen berrikuspena dakar.

3- DENTSITATE BAXUKO ETXEBIZITZEN ETA DENTSITATE BEREZIKI ALTUKOEN DESAGERPENA

XXI. mendean eta sustengarritasunaren erronka eginbehar nagusi bihurtuta, akats larritzat jotzen dugu dentsitate baxuko etxebizitzen eraikuntzan tematzea, gure lurraldearentzat ez delako bat ere egokia dakarren lurraren alferrikaltze handia dela eta; gure herrian bertan egindako ekimen batzuek (Latiorro) ondo erakusten dute aipatutakoa.

Badirudi HOPOaren berrikuspenaren aurrerapenak mota hauetakoak erabili nahi dituela dentsitate tarteko-altukoen eta nekazal-lurzoruen arteko trantsizio gisa baina hori gure usterako ez da inolaz ere beharrezkoa, are gehiago kaltegarria ere izan daiteke eredu dentsoagoetako erabiltzaile gehiagorentzat.

Tipologia berean eta aldez aurretik zeudenen hiri-ehuna kontsolidatu eta osatzeko balio dituztenak baino ez ditugu onargarritzat hartzen; hau da, Arraño eta Landaluzeren arteko aldea edota Gardeagotxi eta Latiorroko gune zehatzen bat.

Aldiz, Laudio bezalako herri-tipologia batean , duen orografiagatik eta berez eraikin oldarkor gehiegi dugularik, onartezintzat jotzen dugu 7 -are gutxiago 10- altuera izango lukeen eraikinik egitea.

Laudio bezalako leku batean 4 altueratako etxebizitza-bloke konpaktuak nahikoak dira datozen urteetan behar den etxebizitza-parkerako, egun ditugun natura-baliabide urriak (bereziki parke linealaz ari gara) eraso larriak sor ditzaketen elementu berriekin gehiago hipotekatu barik.

Beraz, planeamentu berrian horretarako aurrikusi diren inongo leku batean ere ez dela 4 solairutik gorako etxebizitzarik agertu behar defenditzen dugu; altuera honetatik gorantza, horrek leku horietako (Bitorika, Telleria, Bidezaharreta...) oraingo pertzeptzioa era nabarian aldaraziko luke eta erasotzat joa izango litzateke.

4- IBAIAREN ERTZEAN URIOLAK SUERTATZEKO ARRISKUAREN GAINEKO SENTIKORTASUN IRIZPIDEA

Ibaiaren ertzean uholdeak gertatzeko aukera gutxitzea helburu duten neurriak hartzearen beharra kontuan hartzea garrantzitsua da. Eraikinak gehiago altxatzea, beheko solairuak uriolekiko ekimen bateragarriak erabiltzea...bezalako ideiek ibaia eta bere ertzekin disfrutatzea –herriaren ardatza direlako- eta uholderik balego ondorio larrien arriskua ekiditea konpatible izatea baimenduko digu.

Erriberak era ordenatu, mixto eta uholde-arriskuaren ondorioz dentsitate onargarriaren arabera okupazio sozial bat emateari ez diogula muzin egin behar deritzogu baina aukera hau, noski, ibarren kalitatea hobetu, ibaiarekiko distantzia handitu eta uriolek kalte ditzaketen eremuak indartzeko erabili behar da.

5- HELTZEKO ERRAZTASUNA ETA MUGIKORTASUN BERRIA

Hiri justu eta berdintzaileak heltzeko erraza, dauden mota guztietako barrera (fisiko, genero, segurtasunezkoak...) ahalik eta gutxien dituena izan behar duela ezin zaigu ahaztu.

Heltzeko erraztasunak suposatzen du barrera arkitektonikoak ekidin behar direla, proiektatzeko moduaren perspektiba desberdin baten bidez baina zidor, bide, bidegorri eta garraio publiko txikien sarea sortu behar dela ere bai; horrek edozeini udalerriko ia leku guztietara erraz heltzeko aukera ematen dio, heltzeko erraztasuna hiriaz disfrutatzeko dugun eskubidearen dimentsio bat delako.

Hiri-garraioaren problematikan aditua den Carme Miralles-Guasch geografoak adierazi duen gisa, hiri-espazioa eraikitzeko hiriaren alde funtzional desberdinen arteko garraiobide konektore gisa autoa izango delakoan planifikatu eta eraikitzen badugu, biztanleriaren zati handi batek ez du berau erabiltzeko inolako aukerarik izango.

Beraz heltzeko erraztasunak, lurralde-dimentsioaz gain norbanakoaren ezaugarria ere badu, hiritar guztiek leku eta ekinbideetara ailegatzeko dituzten aukera-kopuruarekin lotuta.

Taxi-busa edo antzeko sistemek adinekoak, mugikortasun urrikoak, haur txikiak, baliabide eskasekoak...herriaren zerbitzu eta espazio guztietara heltzea lor dezakete. Plan honen zioa ez da sistema hauek abian jartzea baina bai sistema hauen etorkizuneko garapena erraztuko duten bide-sareak ikertzea. Bereziki txirrindulentzako bidegorriak, egun jarraipenik, kalitaterik, zabalerarik, egoera onean dagoen asfalturik, autoekiko eta oinezkoekiko banaketarik gabeak ditugunok; horrek Plan berezkoa eskatzen du, garraio publikoaren aldeko zinezko apustua egiteko gaia dena.

Heltzeko erraztasuna arlo zehatz eta berezituetan aztertzea beharrezkoa da, lurralde-antolaketaren eraginkortasuna hiritar bakoitzak dituen aukerekiko neurtuz.

6- BURUTZEKOAK DIREN PROIEKTUEN DISEINUEN ENKARGURAKO IRIZPIDE OROKORRA

Espezifikoki etxebizitzarako aipatutakoaz gain, irizpide orokor baten onarpena proposatzen da, Laudio euskal profesionalek egiten duten arkitekturaren erreferente gisa koka dezakeena hein handi batean. Horrek planteamentu estrategikoari koherentzia eta zorroztasuna ematen dio eta gure herriaren kokapen berriaren proiekzioa errazteaz gain datozen ekimen guztietarako gida gisa ere balioko digu.

Irizpidea hauxe da: Laudio Euskal Herriko profesionalik hoberenentzako laboratorioa bihurtuko dugu. Horretarako Plan Orokorrak aurrikusitako ekimen gehien-gehienak lehiaketen bidez definitu behar izango dira; batzuetan mugatuak eta beste batzuetan zabalak baina betiere gure geografia-eremuko proiektugilerik onenek parte hartzeari begirakoa, horiekin batera geure fakultate eta eskoletatik eatera berri diren balore berriek ere esku hartuz.

Talde multidisziplinarioek burututako proiektuen aurkezpena bultzatuko da, disziplina desberdinen (arkitektura, hirigintza, geografia, soziologia, biologia, ekologia, heltzeko erraztasuna, generoa...) arteko sinergiak bultzatze aldera.

Horrela geure herrian sortzen den arkitekturaren aldeko apustu gardena egin nahi dugu, Laudio kalitatezko arkitektura eta hirigintzaren katalogo handia bilakatzeko baina “izar” handiengandik eta espektakulu-kulturatik ihes eginez, Javier Sádaba filosofoak dioenez espezialisten teknifikaziotik ihes eginez ez high-tech-en kontra aritzeko baizik eta bere gehiegikeriak behin-betiko geldiarazteko, gure inguru hurbileko profesional bikainei aukerak eskeiniz. Horrek guztiak profesionalen elkarte eta formakuntza-eskolekin hurbileko harremana izatea eskatzen du.

Comments

]]>
Mon, 05 May 2008 18:45:04 +0100
AZKENEKO GOGOETAK http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/05/azkeneko-gogoetak http://biharkolaudio-eusk.nireblog.com/post/2008/05/05/azkeneko-gogoetak Garrantzia gutxiagoduntzat jo izanagatik proposamen orokorreko beste elementu batzuk ez dira sakonki aztertu, plan berriaren eztabaida eta garapen prozesuan zehar hauek defini daitezkela ziurtzat jo baita.

Izatez, lurzoru ez hiritargarrien araudien garapena bezalako gaiak plangintzan jorratzearen egokitasunaz arrazoizko zalantzak daude. Printzipioz HAPNaren (Hiri Antolamendurako Plan Nagusia) helburuaren eremutik at geratzen den kontua da hau, eta neurri handi baten, dauden egoera ezberdinen gaineko azterketa zehatz eta sakonen menpe egon beharko luke.

Antzeko zerbait gertatzen da ordenantza osagarri kopuru esanguratsu bat eskatzen dituzten beste elementu batzuekin.

Ikuspegi arautzaile batetik edo arautegia aintzat hartuta hau honela izanagatik ere, bere osotasunean eta ikuspegi estrategiko batetik sakoneko eztabaida bati bide ematea ez zaigu gaizki iruditzen. Hori bai, aspektu batzuetan elementu orokorrak adostu eta jaso beharko dira, hauen geroko garapena sektorialagoak diren lan eremu berrietan utziz.

Zalantzarik gabe, eta udalaren ahalbideetatik haratagokoa den izugarrizko garrantzia duen lana izan arren, trenaren lurperatzearekin inolako erreparorik gabe bat egiten dugu. Zoritxarrez, gure herritik kanpoko beste estamentuen erabakiaren menpe dago.

Azkenik, eskaintzen zaigun aukera hau probestu nahirik herritarren parte hartzeari alegatu bat egin nahi diogu, hots, hiri garapenean herritar eta tokiko komunitateak bidezko bazkide direla aitortzea.

Herritar guztien ezagutza, baliabide eta gaitasunek erabaki publikoetan parte hartu eta dagokien informazioa helarazten denean, herri eta hiriek hobe funtzionatzen dute.

Planik onenak interesatu nagusiek (herritarrek) burutzen dituztenean lortzen dira, auzokideak prozesu komunitario baten fruitu direnean eta ez marrazketa mahai baten sortutako ingenerutza produktu baten fruitu.

Espazioaren planifikazioaren eremuan, kudeaketa parte hartzailea duen prozesu baten bidez, gaur egun eztabaidagai diren kontzeptuak batzea ezinbestekoa da, sareen gizartea edo hiri sortzailea kasu.

Hiri kudeaketa sortzailedun sistemak behar ditugu.

Hiri gaiei buruzko nazioarteko eztabaidetan, egitura fisikoen sorkuntzan baino, gizarte baliabide eta giza kapitalak aurkitzean antzematen dira gero eta gehiago garapenaren botilen lepoak.

Herritarrak ez dira arazo, herriek dituzten aktiborik garrantzitsuenak baizik.

Honek sustatzaile eta elementu fisikoek hiri plangintzatzean duten eragina mugatzen du. Auzoek, herritarren parte hartze prozesu baten bidez eta komunitate baten eratzeaz, bizitasuna berreskuratu behar dute. Zentzu honetan, herritarrak ez dira funtsean politiken kontsumitzaile edo onuradun gisa jotzen, hiri garapenaren ekoizle baizik.

Hainbat aukera eta itxaropen eskaintzen dizkigun honako lan honen etorkizuneko faseetarako gure elkarlana eskaintzeko Monika Jaeckel eta Marieke Van Geldermalsenen hausnarketa hauekin bukatzen dugu.

Comments

]]>
Mon, 05 May 2008 18:42:24 +0100